Tira, informazio bila ibili zarete eta ez dut ikusten euskarazko bertsiorik... Uste dut bilaketa teknikak "depuratu" beharko ditugula... Beno, momentuz hementxe dauzkazue euskaraz eginda dauden tutorial (dokumentua) eta bideotutorial bat. Espero dut hauen bitartez proiektu bikainak ateratzea...
Programa hau, bideo-ediziorako erabiltzen da, bideo ezberdinak moztu eta batu daitezke eta efektuak, irudiak eta musika gehitu dezakegu.Bideoa editatzeko programa asko dago. Guk Movie Maker erabiliko dugu, bere erabilerraztasunagatik eta Windows XPren instalazioarekin datorrelako. Esan bezala, Windows Movie Maker, Windows sistema eragileak dakarren bideo ediziorako programa da. Kamera batetik bideoa kapturatzeko edo ordenagailutik irudia, audioa eta irudiak inportatzeko erabili daiteke. Ondoren, hauen edukia film propioak sortzeko erabiliz. Aurrez esan bezala, Windows Movie Maker programak, audio, irudi estatiko (argazki), bideo eta musikarekin lan egiteko aukera ematen digu, hauen arteko konbinazioak eginez nahi dugun proiektua sortzeko. Proiektuan lanean ari garen heinean behin eta berriz gordetzea aholkatzen dizuegu.
Hau da ikastetxe batetik hartu dudan movie makerri buruzko informazioa.