2011/06/08

nire ordenagaiua

file:///C:/Documents%20and%20Settings/IK012953AC/Mis%20documentos/OMAR%20NIRE%20ORDENAGAIUA.ppt#262,7, Audioko txartela

2011/05/18

Ordenagailu baten osagaiak

Ikus ezazue aurkezpen hau eta ea zuen ordenagailua aukeratzen lagungarri gertatzen zaizuen:

2011/03/17

Proiektuko aurkezpena

Prestatzen ari garen bideotutoriala datorren ostiralerako egina egon beharko da; hau da martxoaren 25erako. Proeiktua aurkezteko hau egin beharko da:

- Bideoa blogean txertatuta egon beharko du ondorengo baldintzak beteko duelarik: bideoa ikusten den heinean audioa ondo sinkronizatuta joango da. Audioak bi atal eduki beharko ditu: alde batetik zuen ahotsa (edo horretarako erabilitako metodoa) eta bestetik copyleft baimena duen audioa. Bi hauek bideotutorialaren audioa osatuko dute.

- Testua blogean txertatuko da eta blogatik irakurtzeko moduan egon beharko du txertatuta. Horretarako klasean aipatutako aukerak erabili (adib.googledocs, issuu eta scribd ...)

- Audioa ere blogean txertatu beharko duzue.

Guzti hau bakoitzaren blogean noski!

Bestetik, txosten bat bidaliko didazue emailez lana egiteko zein baliabide erabili dituzuen aipatuz eta beharrezkoak diren azalpenak emanez. Modu honetan zuen lana defendatu beharko duzue.

2011/03/03

Testua audiora pasatzeko aukera

Bideoa grabatu ondoren testua prestatu duzue. Orain audioa grabatzeko momentua iritsi da. Audioa lantzeko Audacity programa erabiliko dugu dakizuen bezala. Lehenagotik zuen ahotsa grabatu behar zenutela komentatu nizuen baina berandutzen ari gara. Horregatik, hurrengo egunetan testua audiora pasatzeko aukera izango duzue erreminta hauetako baten bitartez. Beste bat ezagutzen duzu?

Nire bideoa

Hemen dago nire bideo ikusteko link-a:
http://www.youtube.com/watch?v=3G3p0kGLmTk

2011/02/21

Audioa gehitzen

Hurrengo pausua gure bideoa eta testua prestatu ondoren, audioa gehitzea litzateke. Testua grabatuko dugu eta, irratsioen modura musika erantsi. Kontutan izan beharko duzuela bideoa eta audioa sinkronizatu beharko dela.
Hemen duzue helbide pare bat tutorialekin:
Educa con Tic eta lbarroso.

2011/02/20

Bideo tutoriala osatzeko materiala

Oraingo honetan berrerabiltzeko baimena ematen duen materiala erabili beharko duzuenez, helbide honetan oinarritu zaitezkete.
Hemen ere topa ditzakezue.

2011/02/03

Bideotutorialak egiten

Pantailan egiten ari garena grabatzeko hainbat baliabide aztertzen aritu gara azken egunetan. Online aritzen direnak, firefox-entzako pluginak, hainbat programa,...
Gaurkoan beste berri bat aipatzera natorkizue: Screen Capturer. Windows-erako erabilgarri eta doakoa. Badirudi erraza dela erabiltzen; esango didazue...

2011/02/02

Firefox-erako pluginak

Pluginak, zure ordenagailuari uzten diote beste formatuetan dauden artxiboak. Pluginak ez dira estensioak bezela, hauek gehitzen diete funtzionalitateak.Adibidez,Firefox-erako: iimmgg.com Tools 1.0.9