2011/03/17

Proiektuko aurkezpena

Prestatzen ari garen bideotutoriala datorren ostiralerako egina egon beharko da; hau da martxoaren 25erako. Proeiktua aurkezteko hau egin beharko da:

- Bideoa blogean txertatuta egon beharko du ondorengo baldintzak beteko duelarik: bideoa ikusten den heinean audioa ondo sinkronizatuta joango da. Audioak bi atal eduki beharko ditu: alde batetik zuen ahotsa (edo horretarako erabilitako metodoa) eta bestetik copyleft baimena duen audioa. Bi hauek bideotutorialaren audioa osatuko dute.

- Testua blogean txertatuko da eta blogatik irakurtzeko moduan egon beharko du txertatuta. Horretarako klasean aipatutako aukerak erabili (adib.googledocs, issuu eta scribd ...)

- Audioa ere blogean txertatu beharko duzue.

Guzti hau bakoitzaren blogean noski!

Bestetik, txosten bat bidaliko didazue emailez lana egiteko zein baliabide erabili dituzuen aipatuz eta beharrezkoak diren azalpenak emanez. Modu honetan zuen lana defendatu beharko duzue.

No hay comentarios:

Publicar un comentario