2010/09/21

Gure lehenengo proiektua: aldizkari bat.

Ikasleek lana binaka egingo duzue. Aldizkaria gauzatu ahal izateko bi programa landuko ditugu: scribus eta gimp. Dagoeneko hitz egin dugu gimp programari buruz eta badakigu irudiak editatzeko balio duela. Horregatik komentatu beharko dugu ea zein erabilpen emango diogun planteatzen ari garen proiekturako. Hona hemen adibide bat: ikasle talde batek musika talde bat osatu du eta zuek horri buruzko notizia eman behar duzue. Taldearen CD-a txerta dezakezue (hau da gimp-en bidez landu beharreko atala). Talde bakoitzak erabaki beharko du zein hizkuntzatan egingo duen (dagokion irakaslearekin landu ahal izateko).
Beste programa bat aipatu dut: scribus. Honen bitartez egingo dugu maketazioa.
Momentuz zuen eskura jartzen dizuet gimp programari buruzko tutorial hau: