2010/09/16

Gaur egin behar duzuen lana:

Gaurkoan Gimp programari sarrera txiki bat emango diogu baina, lasai, momentuz ez ditugu blogak ahaztuko  (jarraitu irakurtzen).

Irudien munduan gutxinaka sartzen joateko, lehenengo gauza egingo duguna, irudiek izan ditzaketen formatu ezberdinak aztertzea izango da.
Zein dira formatu horiek? Formatuak zertan eragiten du? Zein da formatu egokiena weborri batean kokatu nahi dugun irudi batentzat? Zein ezberdintasun dago Gimp eta Inskape programen artean? Nondik deskarga daitezke? Euskarazko bertsiorik ba al daude?
Galdera hauei erantzuna bilatzea izango da gaurko lana. Norberak lortzen duen informazioa bere blogean txertatu beharko du (wordpress-en egindakoa).
Informazioa nahi duzuen lekutik topa dezakezue baina informazioa fidagarria izan beharko duela kontuan izan!! Zuen artean adostu lana nola elkartrukatu. Ez ahaztu internetak (blogek) ematen dituen abantailak: bideoak, irudiak, audioak,... informazio hoberena lortzen saiatu behar duzue.
Egiten duzuen blogaren sarrera horretan "Gimp" etiketa jarri beharko duzue!!
Lanaren balorazioa: ariketa epe barruan egin da, informazioa modu erakargarri batean azaldu da, informazioaren kalitatea egokia da, aurreko galderei modu argi batean erantzuten zaie, etiketa modu egoki batean jarri da,...

Hemen dauzkazue helbide batzuk bilaketan lagunduko dizuena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario