2010/10/20

Scribus lantzen hasiko gara gaur.

Aurreko egunetan komentatu genuen aldizkariari itxura emateko scribus softwarea erabiliko genuela. Nik oso gainetik komentatu nuen zertarako erabiliko genuen eta zuen gaurko lehenengo lana informazioa bilatzea izango da: zein software mota den. Ondoren oinarrizko azalpen bat emango dizuen tutorial bat bilatu beharko duzue. Aurkitu dituzuenetatik blogean egokiena iruditu zaizuena zintzilikatuko duzue, erabaki hori hartzeko izan dituzuen arrazoiak argudiatuz.
Hala ere, ikasteko modurik onena praktikatuz denez, eta nik pixkat lagundu nahian, hementxe jarriko dizuet imh makina erremintaren institutuak gure eskura jarri duen material hau. Gure aldizkaria lantzeko oso interesgarria dela iruditzen zait.
Animo eta lanera!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario